XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MADALEN ARANTZEIKO, ODOL ZIKINAK GARBITZEKO.

Arantzadi baserri inguruan Madalena'ren ermita dago, ta gorago odol zikiñak garbitzeko eta osatzeko famadun potzu bat.

MAIATZEAN POBRIENTZAT BE LEBATZA.

Onek bera ziurtatzen dauan esaera dauka: Etorriko da Maiatza jango doguna lebatza.

MAIATZEKO LORARIK EDERRENA, ANTXOA ANDIA.

Arrantzaleentzat il au izaten da antxoatako sasoi ona.

MAITATZEKOTAN ARRAIÑAK URA LEZ MAITATU EDO BAPEZ.

Olgetan ibili barik, benetan asteko garaia dala esan nairik.

MAKALLUAK ESKEGITERA BEARTU GENDUZAN.

Aldi baten, edozer jairen aitzakiz, banderak leioetara atarateko agintzen eben, eta orreri deitzen eutsen destañez makallauak eskegitea.

MAKALLAUA BAIÑO ZAPALAGO LAGAKO ZAITUT.

Bateri zapladak agintzean.

MALMETIDUTEN DANA BETI KAKALARRI.

Estutzen dana, beti estu.

MALUTAK BATZERA JOAN ETA BASERRITARRA ARTABURUAK OSTUTEN GEBILTZALAKUAN LARRI.

Malutak artaburuko azalak izaten dira.

Atunetarako batzen ditue mariñelak, amuetan ipini eta atunari jatekoa dalakoan urreratu eragin eta amuan espanak sartuta arrantzatu al izateko.

MALUTAK. Donosti'ko arrantzaliak TXURIKINAK deitzen dautse. Bermiotarrak LASTUAK.